'Izan zirelako' gunearen inaugurazio ekitaldia izango da gaur, hilerrian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 12a, 00:00

Eguerdiko 12:00etan zabalduko dute 'Izan zirelako' gunea.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da heriotza perinatalari eskainitako gunea zabaltzeko ekitaldia.

Heriotza perinatalari eskainitako 'Izan zirelako' gunea inauguratuko dute gaur, Hernaniko hilerrian. Bertan izango dira eremua sortzeko ideia proposatu zuten gurasoak, Esti Zeberio eta Dani Llopis; gunea diseinatu duen artista, Sahatsa Jauregi; eta Hernaniko Udaleko ordezkariak. 

Heriotza perinatalari eskainitako Gipuzkoako lehenengo gunea da 'Izan zirelako'. Aurkezpen prentsaurrekoan Esti Zeberiok nabarmendu zuen halako tokiak sortzeak duen garrantzia: «Ospitaletik seme-alaben gorpurik gabe ateratzen garen gurasook gune bat izango dugu izena jarri eta berekin konektatzeko, umea kokatzeko. Heriotza perinatala ikustarazten eta gizarteratzen lagunduko du, izan zirela, existitu zirela erakusten du». Hernaniko hilerrian kokatuta dago, baina halako egoerak bizi dituzten familia guztientzat erabilgarri egongo da. 

Eguerdiko 12:00etan hasiko da gaurko inaugurazio ekitaldia, Hernaniko hilerrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!