Ekintza ugari izango dira, asteartetik ostiralera, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa

Ekintzaz betetako astea izango dute Hernaniko Gaztelekuan. Etzi, asteartean, Maitasun Propioaren Eguna ospatuko dute, asteazken eta ostegunean maskara tailerra izango da, eta ostiralean, inauterietako programazioaren barruan, batukada irtengo da gaztelekutik. Asteburuan itxita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!