Barrenetxeak eta Ansak Masterseko finalaren atarikoa jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 00:00

Ansa II.a eta Barrenetxea I.a, Masters Txapelketaren aurkezpenean.

Ligaxkako hirugarren jardunaldia izango da, baina finalerako sailkatuta daude, eta ez dute jokoan besterik, aurkaria neurtzea baino.

Masters Txapelketaren ligaxka gaur amaituko da Galarretan. Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a ariko dira elkarren aurka, 15:30etan hasiko den jaialdiko hirugarren partiduan. Aurretik, binakako bi norgehiagoka jokatuko dira. Estelarrean Urrizak jokatuko du berriro, Azpirozekin batera, Ezkurra II.aren eta Larrañagaren aurka.

Hala ere, protagonismo nagusia buruz burukoak izango du. Barrenetxea eta Ansa finalerako sailkatuta daude, eta beraz, gaurko partiduan ez dago jokoan sailkapenik. Edozer gertatuta ere, datorren otsailaren 18an, bien arteko finala izango da Galarretan.

Hori bai, interesgarria da biek hartuko duten papera gaurkoan. Galdera asko daude mahai gainean. Beraien armak erakutsiko dituzte? Gauza berriak probatuko dituzte taktikoki? Despistera jokatuko dute? Interesgarria izango da, zer nolako jokamoldea erakutsiko duten ikustea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!