'Hitaz Orhoit' dantza ikuskizuna estreinatuko du Kresala Dantza Taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 9a, 00:00

Gaur estreinatuko du Donostiako Kresala Dantza Taldeak prestatu duen ikuskizun berria: 'Hitaz Orhoit'. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera eskainiko dute emanaldia, Biteri Kultur Etxean. Taldetik azaldu dutenez, gerrak sortutako biktima ikusezinen omenez sortutako lana da Hitaz Orhoit; zentzumenen pertzepziora zuzendutako koreografiaz osatutakoa: «Gatazka beliko eta sozialen aurrean, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!