Ane Aierbe hernaniarrarentzat izan zen Errigorako saskia

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 00:00

Kronikako instagrametik (@kronika_egunkaria) egindako zozketan, Ane Aierbe hernaniarrak irabazi zuen Errigorako produktuekin osatutako saskia. Urtarrilean egin zen zozketa, eta, irabazle aterata, askotariko produktuak eraman zituen etxera Aierbek: olioa, kontserbak, eztia, ardoa eta gozoak, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!