'Hitaz Orhoit' dantza ikuskizuna, bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 00:00
Kresala Dantza Taldea.

Bihar estreinatuko du Kresala Dantza Taldeak ikuskizun berria, arratsaldeko 19:30etan, Biteri Kultur Etxean.

Bihar iritsiko da Kresala Dantza Taldearen 'Hitaz Orhoit' ikuskizuna Hernanira. Donostiako taldeak bihar estreinatuko du emanaldi berria, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Biterin. 

Kresalak azaldu duenez, gerrak sortutako biktima ikusezinen omenez sortutako lana da Hitaz Orhoit; zentzumenen pertzepziora zuzendutako koreografiaz osatutakoa: «Gatazka beliko eta sozialen aurrean, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!