Zilegi Mendiei buruzko hitzaldia izango da datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 00:00

Javier Salvarrediren eskutik, Urumea bailarako Zilegi Mendiak izango dituzte hizpide: «Lur horiei lotutako hainbat bizibide izango ditugu aipagai». Saioa otsailaren 13an izango da, goizeko 09:30etan, Biteri Kultur Etxean. Beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta bi modutara egin daiteke: 663 04 33 14 telefonora deituta, edo zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!