Asteazken honetan egingo du Beterri Saretuzek Entzute Metodologiari buruzko saioa

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Entzute Metodologiari buruzko saio teoriko-praktikoa antolatu du Beterri Saretuzek; asteazkenean izango da, Hernanin. «Kooperatiba eta enpresa komunitarioak ohituta gaude helburuak finkatu eta ekimenak martxan jartzera. Baina zer gertatuko litzateke, lehenik denbora tarte bat hartuko bagenu ingurukoei entzuteko?». Izena emateko epea zabalik dago, eta https://beterrisaretuz.eus/events/entzute-metodologia/ webgunearen bitartez egin behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!