Mundarroko mutilek, garaipen haundia

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Astigartarrek 61-36 irabazi zioten Take indartsuari, mailari eusteko postuetara gerturatzeko.

Astebeteko atsedenak on egin die Hernaniko eskubaloi taldeko mutil nagusiei. Hala esan liteke, asteburu honetako emaitzari erreparatuta: 26-34 irabazi zuten Munttarpe kontrario zuzenaren kantxan, Lezon, Gipuzkoako bigarren mailan.

Horrela, aurrea hartu diete hernaniarrek sailkapenean, laugarren postua eskuratuz; eta 11 puntu pilatu dituzte, 11 partidu jokatuta: bost garaipen, berdinketa bat eta bost porrot. Lezotarrak bosgarren dira orain, 10 punturekin, eta 12 partidu jokatuta. Izan ere, ligako talde gehienak daude dozena bat partidu jokatuta, Hernanik baino bat gehiago.

Hori horrela, beste bost partidu jokatu behar ditu Hernanik, oraindik ere. Ligako sailkapenean, bigarren taldetxo batean dago, Munttarperekin eta Txingudirekin batera; puntu bat gutxiago daukate horiek, partidu bat gehiago jokatuta. Urrutiago daude Egia eta Donibane Kalaburtza, 7 punturekin; eta are urrutiago Bergara azkeneko sailkatua, 3 punturekin. Aurrekoak ere ez daude gertu, ordea: ihes eginda daude Elgoibar eta Pulpo, 19 punturekin; eta baita Donibane Bonantza ere, 18 punturekin.

Irabazi egin zuen Hernanik, baita ere, neska jubeniletan eta neska kadeteetan. Jubenilek 29-23 menderatu zuten Bergara, etxean; eta kadeteek Bera Beraren kantxan lortu zuten garaipena (12-26).

Mundarroko neska kadeteek, ordea, galdu egin zuten etxean, Leizaranen kontra. 21-25 nagusitu zen talde andoaindarra, Astigarragako kiroldegian.

Infantiletan, berriz, bi garaipen eta porrot bat jaso zituen Hernanik: nesketan, Irauliri 17-14 irabazi eta Pulporen kontra galdu (7-27); eta mutiletan Bera Berari 26-18 irabazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!