2023an porrota ezagutu gabe, Hernaniko Euskal Ligako neskak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

2023an hiru garaipen jarraian lortu ditu Hernanik.

Gipuzkoako Liga ezberdinetan ere, Hernaniko zenbait taldek garaipenak lortu dituzte.

Porrotik gabe, ederki ari dira Hernaniko Euskal Ligako neskak, hiru garaipen lortuta 2023garren urtean. Konfiantza haundiarekin atera ziren neskak Logroñoko kantxara eta partidu zaila bazuten ere, L´Huyar taldea garaitzea lortu zuten. Hernanik sekulako maila erakutsi zuten hasieratik, 0-2 jarri ziren eraso eta defentsa maila ederra erakutsiz, 17-25, 20-25 lortuta.

Hirugarren jokoa orekatua izan zen, eta azken unean, Logroñoko taldeak lortu zuten garaipena (25-23), eta, beraz, 1-2 jartzea lortu zuten. Baina Hernanik, laugarren jokoan sendotasuna erakutsi zuen, eta azkenik, 1-3 amaitu zen partidua, Hernani gailenduz. 

Hurrengo jardunaldian, Galdakao izango dute aurrez aurre, eta etxean jokatuko dute Hernaniko neskek. Gainera, Hernanik liderrari irabazita, bigarren sailkatuari irabaztea izugarria izango litzake.

Neska infantiletan, Hernani 2 taldeak, 3-0 garaitu zuen Hondarribiako Harresi taldea; eta txanponaren beste aldea tokatu zitzaion Hernani 1 taldeari, 0-3 galduta Aldapeta Maria taldearen aurka.

Infantil mutiletan, Hernani 2 talde bikain aritu zen pasa den asteburuan, izan ere, oraindik partidurik galdu gabe zegoen Hondarribiako Ama Guadalupeko taldea garaitu zuen: 3-1 emaitzarekin. 

Kadete neskek emaitza ezberdinak lortu dituzte; batetik, Hernani 1 taldeak, 3-1 galdu zuen Usurbilgo Udarregi taldearen aurka; eta bestetik, Hernani 3 taldeak, asko borrokatuta, 3-2ko garaipena lortu zuten Alza taldearen aurka.

Jubeniletan, Hernani 1 taldeak garaipena lortu zuten Goierriko taldearen aurka (1-3); eta aldiz, Hernani 2 taldeak, porrota jaso zuen Tolosaren aurka jokatutako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!