Hernaniko XV. Txistulari Jaialdia bueltan da datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 21a, 13:58

Datorren asteburuan Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa eta gazteen kontzertua izango dira eta Txistulari Topaketa izango da.

Bi urteko etenaren ondoren, hamabostgarrenez, Hernaniko Txistulari Jaialdia antolatu dute Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariek eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak. 2020ko martxoan ospatzekoa zen, baina pandemiak eta itxialdiak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zen. Aurten azkenik, ederki kosta bada ere, berriro martxan da jaialdi hau

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!