Guillem Albaren 'Calma!', antzerki zikloan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 13a, 12:55

Sarrerak salgai Biteriko leihatilan edo, online, kultura.hernani.eus webgunean, martxoaren 1etik aurrera. 

Calma! antzerkiak emango dio, hilak 23an, jarraipena Antzerki zikloari, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Guillem Albá zuzendaria, bakarrik eta hitzik gabe, gertakari konplexu eta aldi berean hain egunerokoa denaz mintzo da: presari buruz. Calma! antzezlanaren bidez, publikoak une komikoak zein poetikoak dastatuko ditu, Klowna protagonista dela. Txotxongiloak, keinuak, itzalak eta musika erabiliko ditu, «egunerokoa eta bizitza ibilbidea zalantzan jartzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!