'Kopaz Kopak' itxiko du antzerki zikloa

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 14a, 12:52

Sarrerak salgai Biteriko leihatilan edo, online, kultura.hernani.eus webgunean, martxoaren 1etik aurrera. 

Antzerki zikloari berriz, amaiera emango zaio martxoaren 24an, Ados teatroak eskainiko duten Kopaz kopa antzezlanarekin. Xehetasunez eta bizitzaz beteriko istorioa da, «komedia bat, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasai, baina aurrera egin ahala, sakonago agertu eta tarteka mingarri eta labainkor bilakatuko dena». Antzezleak izango dira Iñigo Aranbarri, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Ainara Ortega hernaniarra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!