'Bidaide' antzerkia estreinatuko da ostegunean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 16:09

Bidaide antzezlana aurkeztuko da ostegunean, 19:30etan, Biterin.

Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide antzezlana aurkeztuko du ostegunean, 19:30etan, Biterin. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, kultur etxeko leihatilan edo, bestela, kultura.hernani.eus webgunean. Proiektu honetako lehenengo ikuskizuna izango da gaurkoa, eta, datozen hilabeteetan, antzerki-sortako gainerako obrak aurkeztuko dira Biterin: Trapu zikinak eta Eresia (martxoan), Sexberdinak (apirilean), eta Harri minak (maiatzean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!