342.725 euroko eskaria egingo zaie hainbat enpresari, amiantoak Maxiri eragindako kaltea ordaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 5a, 00:00

Asviamiek elkarretaratzea egingo du bihar 10:45etan Epaitegien aurrean, hainbat enpresen aurka egindako eskariari babesa emateko.

Bihar, 11:15etan, Donostiako Lan Arloko Epaitegian, Maxi B.V soldadoreak aurkeztutako kalte-galeren erreklamazioa epaituko da. Soldadore eta kalderero lanak egin zituen Maxik 1977tik 1988ra Orbegozon, eta geroago, 1988tik 1997ra Talleres Uriarten makineriaren mantentze-lanak egin zituen Michelin enpresaren mantentze-taldea osatzeko. Ondoren, Calderería Jaizkibel enpresan lan egin zuen 1997 eta 2002 artean, Laminaciones de Lesakaren azpikontrata gisa jardunez. Enpresa guztietan, amianto-zuntzak eta soldadura-keak manipulatu zituen edo horien eraginpean egon zen, besteak beste, toxikoak, garaiko legeriak eskatzen zituen prebentzio-neurriak hartu gabe. 2010eko otsailean, laringeko minbizia diagnostikatu zioten, eta laser CO2 kordektomiaren bidez tratatu.

2019ko urrian, Neumopatia Interstiziala edo biriketako asbestosia diagnostikatu zioten. 2021eko apirilean, Gizarte Segurantzak lanbide-gaixotasunak eragindako ezintasun iraunkor absolutua aitortu zion.

 

Enpresek ez zioten arriskuaren berri eman, ez eta segurtasun eta higiene neurririk eskaini, legeak eskatu bezala

Ez enpresa haundiek, ez Maxik lan egiten zuen azpikontratek, ez zioten arriskuaren berri eman. Ez zioten arnasketa-babesik eman, ez eta amiantoaren eta soldadura-keen aurkako bestelako segurtasun eta higiene neurririk ere, garai hartako legediak eskatzen zuen bezala. Horregatik, sekuelak, kalte morala eta bizi-kalitatearen galera kontuan hartuta, 342.725 euro erreklamatzen dizkie enpresa arau-hausleei.

Honela, Asviamiek elkarretaratzea egingo du bihar 10:45etan, Donostiako Epaitegien aurrean, demandari babesa emateko eta enpresei, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean, dauden substantzia kantzerigenoen aurkako prebentzio-neurri zorrotzak hartzea eskatzeko. Baita inbaditzen gaituen epidemia geldiarazteko konponbide eraginkorrago gisa.

Kontzentrazioan dagoen Asviamieko bozeramaileak, gertakarien berri duenak, informazio gehiago eman ahal izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!