Ohiko batzarra egingo du gaur goizean, Santa Barbara elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 5a, 00:00

Gaur goizean egingo du Santa Barbara elkarteak, bere egoitzan, bazkideen ohiko batzarra. Goizeko 10:00etarako jarri dute aurreneko deialdia, eta bazkide nahikorik agertu ezean, 10:30etarako bigarrena. Bertan, errepasoa egingo diete 2022 urteko kontuei eta jarduerei, eta zuzendaritza taldea ere berrituko dute, aurtengo jarduerak eta kontuak antolatze aldera. Bertaratzeko deia egin diete elkarteko bazkide guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!