Santa Ageda bezpera izan zen atzo eta talde ezberdinak atera ziren koplak kantatzen Hernanin, Astigarragan, Goizuetan eta Ereñotzun. Egun bat aurretik, ostiralean, eskolatako ikasleak atera ohi dira eta urtero Hernani BHIko ikasleak makilak astintzen dituzte Santa Barbara auzoan zehar. Auzoko txokoetan eta egoitzetan geratu ziren koplak abesten. Horietako bat Sandiusterri izan zen.