Bi erakusketa Soraluzen, Aitor Ruiz de Eginok

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarra.

Atzo inauguratu zituen biak, Oreka Art Galleryn eta Soraluzeko udaletxean. Hil osoan egongo dira ikusgai.

Bi erakusketa berri inauguratu zituen Aitor Ruiz de Egino artista plastiko hernaniarrak, atzo; biak ere, Soraluzen. Oreka Art Gallery aretoan jarri du bata, eta Soraluzeko udaletxeko erakusketa aretoan bestea.

Erakusketa horietan, ikusgai jarri ditu hernaniarrak «tamaina desberdinetako aluminio mihisetan margotutako lanak, aluminio galdatuan egindako eskulturak, eta zeramika lanak». Nazatugi izenburua dute bi erakusketek. Hitz asmatua da Nazatugi, artistak «aspaldi» erabaki baitzuen «asmatutako hitzekin izendatzea nire lanak».

Orain arte, forma «oso organikoak» erabiltzen zituen Ruiz de Eginok bere lanetan, baina erakusketa hauetan «nahiko lan geometrikoak ikus daitezke, or­ganikoekin batera», azaldu du.

Hilabete osoan egongo dira bi erakusketak ikusgai, otsailaren 28ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!