Bihar goizean egingo du Santa Barbara elkarteak, bere egoitzan, bazkideen ohiko batzarra. Goizeko 10:00etarako jarri dute aurreneko deialdia, eta bazkide nahikorik agertu ezean, 10:30etarako bigarrena. Bertan, errepasoa egingo diete 2022 urteko kontuei eta jarduerei, eta zuzendaritza taldea ere berrituko dute, aurtengo jarduerak eta kontuak antolatze aldera. Bertaratzeko deia egin diete elkarteko bazkide guztiei.