Venezuelako komunen mugimenduaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Angel Prado, Simón Planas udalerriko alkatea eta El Maizal komunako kidea.

Hitzaldia eskainiko du Angel Pradok, Simón Planaseko alkateak, 11:00etan Kulturarteko Plaza Feministan.

Gaur izango du segida Hernani munduari begira zikloak, Kulturarteko Plaza Feministan. Oraingoan, Venezuelako komunen mugimendua ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek. Izan ere, Angel Pradok eskainiko du hitzaldia, Simón Planas udalerriko alkate eta El Maizal komunako kide denak, goizeko 11:00etan hasita: La ruta de Chávez ¡Comuna o nada! 

Hernani munduari begira zikloko bigarren zita da gaurkoa, ostegunean eman baitzioten hasiera, Kolonbiako bake prozesuari buruzko erakusketarekin eta dokumental laburrarekin. Erakusketa ikusgai dago oraindik, Kulturarteko Plaza Feministan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!