San Blas torneoko finala jokatuko du Jon Jarak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

17:30etan hasiko da finala.

Abadiñoko trinketean jokatuko du finala, Bikandirekin batera, Arrotajauregi eta Cimadevillaren aurka. 

Herriko jaiak direla eta, San Blas Torneoa jokatzen ari dira Abadiñon. Osteguneko finalaurrekoa irabazita, final haundiaren parte izango da Jon Jara CD Hernaniko pelotaria. Bikandi bizkaitarraren laguntzaz, Arrotajauregi eta Cimadevillari egin beharko die aurre. 

Gainontzeko partiduei dagokienez, Xabi Salaberriak eta Iñigo Labakak Tolosaren aurka jokatuko dute, 11:00etan. Iñigo Urkizuk eta Xabier Ortiz de Urbinak, aldiz, Gazteleku izango dute aurrean, 12:15etan. Orain arte partidu guztiak irabazi dituzte bi bikoteek, eta berdin jarraitzea izango da asteburuko helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!