Ligaxkako bigarren partidua jokatuko dute Ansak eta Ezkurrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Gaur jokatuko du Ansak Masterseko lehen partidua.

Arratsaldeko 15:30etan hasiko da gaurko festibala, Galarretan. Hiru partidu jokatuko dira.

Partidu erabakigarrietara iristeko zorian dago Kutxabank Masters Txapelketa. Ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Ansak eta Ezkurrak, Galarretan. 

Momentuz, kontuak estu baino estuago daude sailkapenean. Barrenetxea IV. dago lehen postuan, Ezkurrari irabazi eta 4 puntuak eskuratuta. Baina Ezkurrak, partidua galdu arren, puntu kopuru altuena lortu zuen 27 tanto eginda (2p.). Beraz, gaurko emaitza erabakigarria izan daiteke finalera sailkatzeko. 

Ligaxkako partiduaz gain, Goikoetxeak eta Apezetxeak Loitegi eta Zubiriren aurka jokatuko dute; eta festibala ixteko Segurola eta Larrañaga Aldaberen eta Azpirozen aurka arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!