Aurkari zuzen bati bisita egingo dio Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Lehiara itzuliko da gaur Hernani.

Joan den asteburuko atsedenaldia pasata, Munttarperen aurka jokatuko du Hernanik, gaur, 18:00etan.

Momentu onean daude Hernani Eskubaloi Taldeko seniorrak. Sailkapeneko goiko postuetan dauden taldeen aurka erakutsi dute lehiakorrak direla, eta irabazteko gaitasuna dutela. Merezitako atsedena hartzeko tartea izan zuten aurreko asteburuan, eta gaur itzuliko dira lehiara. 

Munttarperen kontra jokatuko dute gaurkoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Sailkapeneko seigarren postuan dago Hernani, eta partidua irabazi ezkero, Munttarperen garaipen kopuru bera lortuko dute. 

Lezoko taldeak bi porrot jarraian jaso ditu azken bi jardunalditan, eta, oro har, emaitza hobeak lortu ditu etxetik kanpo. Sailkapeneko laugarren postuan daude, bost garaipen eta sei porrotekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!