Bera Bera taldea aurkari izango dute Euskal Ligako neskek, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Bera Bera taldea izango dute aurkari, gaur, Euskal Ligako neskek.

Donostiako Kote Olaizola mini estadioan izango da partidua, eguerdiko 13:00etan.

Ohorezko mailako mutilek aurreko asteburuan talde asturiarra menderatuta, asteburu honetan, atsedenerako tartea izango dute eta 23 urtez azpikoek ere ez dute partidurik jokatuko. 

Neskek ordea, gaur izango dute 10garren jardunaldia, Bera Bera taldearen aurka, Donostiako Kote Olaizola mini estadioan. Eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera norgehiagokari, eta ez da partidu xamurra izango. Izan ere, Bera Bera bigarren postuan doa, 27 punturekin. Hala ere, Hernaniko neskak, indarrez irtengo dira zelaira. Une honetan, seigarren postuan doaz, 7 punturekin.

Neskez gain, 18 urtez azpikoek, La Unicaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, etxetik kanpo. Gaur jokatuko dute partidua, eguerdiko 12:00etan hasita, Iruñeko Upna zelaian. 

16 urtez azpikoek ere, Nafarroara egingo dute bidaia,  La Unica taldearen aurka jokatuko baitute, gaur goizeko 10:30etan, Iruñeko Upna zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!