Iparragirre sagardotegia Pintxo-txotx zerbitzua eskaintzen ari da, ostegunetan eta ostiraletan. Iparragirrek egindako hiru pintxo eta bertako 6 sagardo ekologiko dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Guzti honek 12 euroko prezioa du, eta Iparragirrek, herritar oro gonbidatu nahi du: «etorri eta animatu!».