'Hernani munduari begira' zikloa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 00:00

Kolonbiako bake prozesuari buruzko jardunaldiarekin hasiko dute zikloa, 18:30etan Plaza Feministan.

Bigarrenez antolatu dute Hernani munduari begira zikloa, Hernaniko Udaleko Lankidetza Sailak eta Kooperazio Taldeak. Eta gaur emango diote hasiera, Kolonbiako gatazkari eta bake prozesuari buruzko jardunaldiarekin. J.A. Freytter Romero Elkartearekin batera antolatu dute saioa, eta zita bikoitza izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan. Batetik, erakusketa inauguratuko dute: Mujeres firmantes del acuerdo de paz: pilar de la reincorporación y la lucha por la paz en Colombia. Eta bestetik, gaian gehiago sakontzeko, dokumental labur bat ere eskainiko dute: Mujeres excombatientes de FARC-EP.

Larunbatean izango du segida Hernani munduari begira zikloak, eta Venezuelako komunen mugimenduaren berri emango du Ángel Pradok, goizeko 11:00etan hasita, Plaza Feministan: La ruta de Chávez: ¡Comuna o nada! El Maizal komunako kidea da Prado, eta Simón Planas udalerriko alkatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!