Plazako lau zuhaitz moztu dituzte, eta berriak landatuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 00:00
Gudarien Plazan zeuden lau zuhaitz kendu dituzte, eta berriak landatuko dituzte.

Gudarien Plazan zuhaitz batzuk moztu berri dituzte, zaharkituta eta osasun egoera kaxkarrean zeudelako. Bi ale lehortuta zeuden, adarrak askatzeko arriskua sortuz; eta ondoko eraikinaren birgaitze obrek beste bi ere kaltetu zituen. Horren ondorioz, lerro horretako zuhaitz guztiak ordezkatzea erabaki du lorazaintzaz arduratzen den udal zerbitzuak, birlandaketa egiterakoan denak berdinak izateko. Hautatu den espeziea Lagestroemia indica sp izan da, eta tamaina ertaineko loredun zuhaitzak dira. Bestalde, Urbieta kalean 2022an hasitako zuhaitz berritzearekin jarraituz, aurten jarriko dituzte berriro egoera arriskutsuan zeuden lau ale. Horietako bat haizeteak bota zuen, duela pare bat aste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!