Entsaioa gaur Biterin, Ohitura Zaharrakek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 00:00

Santa Ageda bezperari begira, Ohitura Zaharrak abesbatzak entsaioa egingo du gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Parte hartu nahi duenak, bertara azaldu besterik ez du. Larunbatean, arratsaldeko 17:45etan abiatuko dira Milagrosatik, Kaxkoa kantu, bertso eta txistu doinuz alaitzeko; eta hernaniar guztiak gonbidatu dituzte haiekin bat egitera.

Ez dira izango Santa Agedako kale buelta egingo duten bakarrak, Hernanin bertan. Izan ere, Kantuz abesbatzak eguerdian ospatuko du egun berezia, 12:00etan abiatuta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!