Kontzentrazioa egin dute Zabalduz Kooperatibako langileek, «babesik gabe» daudela salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 00:00
Eskubideen murrizketa salatu dute langileek.

Pasa den asteko ostiralean elkarretaratzea egin zuten Ibaiondoko egoitzan, egoera salatzeko.

Zabalduz Kooperatiba Elkarteko langileak kontzentrazioan bildu ziren pasa den ostiralean, Hernaniko Ibaiondo poligonoan, langileen lan egoera salatzeko. Kooperatibak egoitza bat dauka Hernanin, eta Zabalduz Kooperatiba Elkarteak kudeatzen duen Segurako (Gipuzkoa) Emantzipaziorako prestakuntza zentroko langileak «babesik gabe» daudela salatu zuten kontzentrazioan. 

Langileek idatzian diotenez, «Zabalduz Kooperatibaren lehen helburua irabazi ekonomikoak haunditzea da, nahiz eta Gipuzkoan adingabeak babesteko sistemaren egoitza baliabideak kudeatzen dituen kooperatiba izan. Erratioen asmakuntza eta beherakada aplikatu ditu, babesik gabeko egoeran dauden haur eta nerabeentzat. Azken lau urteetan, enpresak langile bakoitzeko lau nerabe adingabe bere kargu izatea zuen helburu, eta gaur egun 1/6ko erratioa ezarri du, batzuetan 1/8ra igoz. Gainera, gure moduloen artean hezitzaileak partekatzera behartu nahi gaituzte, Dekretuan guztiz debekatuta dagoela jartzen duen arren».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!