Hamaiketakoa eskainiko da Zuhaitz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 1a, 00:00

Bi urteko etenaldia eta gero Zuhaitz Eguna bueltan da larunbatean. Haritzak eta pagoa landatuko dira, Ereñotzun, eta horretarako aukeratutako landa eremua Larre Gainen ondoan dago. Kaldera Zaharretan egingo dira landaketak. Autobusa 09:00etan irtengo da Atsegindegitik eta oinez 08:00etan irtengo dira Plazatik. Buelta, Larre Gainetik barrena egingo dute, eta Ereñotzun hamaiketakoa eskainiko diete parte hartzaile guztiei, frontoian; Hernanira bueltatzeko autobusa Ereñotzutik aterako da 12:30ak inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!