Maskarek hartuko dute protagonismoa, otsailean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 00:00

Otsailaren 15ean eta 16an inauterietarako maskarak prestatuko dituzte eta gaur slime lanak izango dituzte.

Hernaniko Gaztelekuan hainbat ekintza antolatu dituzte otsailean. Gaur bertan, nahiz eta urtarrila izan oraindik slime esku-lanak izango dira. Hala ere, hilabeteko ekitaldi nagusia inauteriak izango dira. Otsailaren 15ean eta 16an maskarak prestatuko dituzte eta 17an Batukada irtengo da Gaztelekutik.  

12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago Gaztelekua, besteak beste, asteburu honetan, otsailaren 4an karaokea antolatu da eta igandean, txokolatada beroa izango da. Otsailaren 7an lagunei eskutitzak bidaltzeko eguna ospatuko dute eta otsailaren 11n Donostiara joango dira gazteak zinemara. Otsailaren 14an, San Valentin egunez, maitasun propioaren eguna antolatu dute.  

Ekintza gehiago ere izango dira. Otsailaren 8an merienda osasungarria izango da. Otsailaren 10ean, wii bideojolasean ibiliko dira eta otsailaren 12an, igandean, esku-lanak landuko dituzte buztin polimerikoarekin.  Otsailaren 21ean, asteartean, pelikula eskainiko da eta otsailaren 23an bapo merienda osasungarria jan eta gero, azken asteburuan futbolin partidak antolatu dira eta esku-lanak landuko dituzte harizko kometak egiteko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!