'Hernani Munduari Begira' zikloa etzi, martxan erakusketarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 00:00

FARC-en egondako emakumeak ikusi daitezke dokumentalean.

18:30etan jarriko da martxan Kulturarteko Plaza Feministan eta dokumentala ere eskainiko da.

Bigarren edizioa izango du, otsailetik apirilera, Hernani munduari begira zikloak. Hernaniko Udaleko Lankidetza Sailak antolatu du, Kooperazio Taldearekin elkarlanean; eta hitzaldi, erakusketa eta emanaldi ugari izango dira datozen asteotan, Kulturarteko Plaza Feministan.

Etzi ostegunean hasiko da Hernani munduari begira zikloa, otsailaren 2an. Kolonbia izango dute jomuga, bertako gatazka armatuaz eta bake prozesuaz aritzeko, 18:30etan hasita. 

Bikoitza izango da hitzordua, gainera: batetik, inauguratuko dute Mujeres firmantes del acuerdo de paz erakusketa, otsailaren 25era arte ikusgai egongo dena; eta bestetik, gaian gehiago sakontzeko, eskainiko dute Mujeres excombatientes de FARC-EP dokumental laburra.

Larunbatean bertan izango da bigarren saioa, Venezuelari buruzko hitzaldiarekin. Komunen mugimenduaz ariko da Angel Prado, El Maizal komunako kide eta Simón Planas udalerriko alkate dena. Goizeko 11:00etan izango da hitzaldia Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!