Jendetsua izen zen Independentzia Eguna, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 00:00

Plazatik pasa zen Independentzia Eguneko manifestazioa.

Bigarren urtez, Buruntzaldeako Independentzia eguna ospatu zuten larunbatean Hernaniko zenbait herritarrek. Egun osorako prestatu zituzten ekintzak Buruntzaldeako Ernaik, Sortuk eta LAB Sindikatuak. Burujabetzak mugarri, independentziara bidea hitzaldia eskainiko zuten Biterin. Jarraian, herri bazkari baten bueltan bildu ziren, Atsegindegin. Bazkaria amaitutakoan, Mexikortxo taldeak emanaldia eskaini zuen, arratsaldeari hasiera emateko. Manifestazioa ere egin zuten, Plazatik abiatuta, Bidea igarriz, independentziarantz! lemapean. Azkenik, eguna borobiltzeko, musikak hartu zuen lekukoa, izan ere, bi kontzertu eskaini ziren gauean Pleura; eta Arkada Social taldeekin. Eguna amaitzeko, DJ Atxuak RaZin disko jartzaileak girotu zuten gaua Garinen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!