Kaldereroen konpartsak, hiru entsaio bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 00:00

Larunbatean aterako dira Elur Txoritik, eta elkartean dago afarirako apuntatzeko zerrenda.

Datorren larunbatean aterako da kalera Kaldereroen konpartsa, Elur Txori elkartetik. Gaueko 21:00etan abiatuko dira zartagi, lapiko eta mailuak eskuetan hartuta, herriko kale­ak eta plazak ohiko doinuekin alaitzera. Aurretik, urtero bezala, afaria egingo dute Elur Txorin bertan, 19:30etan. Joan den osti­ra­lean jarri zuten afarirako apun­ta­tze­ko zerrenda, elkartean.

Egun haundiaren aurretik, gainera, hiru entsaio egingo dituzte Kaldereroek, aste honetan. Bihar izango da aurrenekoa, arratsaldeko 20:00etan hasita, Elur Txorin. Asteazkenean eta oste­gu­nean egingo dituzte beste biak, ordu eta toki berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!