Ezohiko batzarra, Emakumearen Kultur Etxeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 00:00

Ezohiko batzarra egingo du, bihar, Hernaniko Emakumearen Kultur Etxeak (Centro Sociocultural de la Mujer). Izan ere, zuzendaritza batzordea aldatu behar dute. 18:00etan izango da, egoitzan bertan; eta bazkide guztiak deitu dituzte bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!