Batzarra gaur, Osiñagako auzo elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 29a, 00:00

Gaur egingo du urteko batzar orokorra, Osiñagako auzo elkarteak. Eguerdiko 12:00etarako jarri dute hitzordua, Arriatzuko eskolan; eta hainbat gai landuko dituzte auzo elkarteko bazkideek: 2022ko lanaren balorazioa eta kontuen azalpena; 2023rako egutegia finkatzea eta lanean hastea; auzoaren beharrak azaleratzea, Udalari bideratzeko; eta auzo elkarteko batzordearen karguen aldaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!