Mikel Laboa Bertsolari Gazteen Sariketan gaur, Andoni Rekondo

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 29a, 00:00

Gaur izango da, Donostian, Mikel Laboa Bertsolari Gazteen Sariketa; arratsaldeko 17:00etan Dokan, Donostiako Kafe Antzokian. Sei bertsolari ariko dira taula gainean, eta horien artean izango da Andoni Rekondo hernaniarra. Bertsokide izango ditu Irati Alcantarilla, Haizea Arana, Irantzu Idoate, Jose Txoperena eta Ekhiñe Zapiain; eta Unai Elizasu ariko da gai-jartzaile lanetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!