Trinketeko finala jokatuko du Lasak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00
16:00etan hasiko da finala.

Iruran jokatuko du gaur Mikel Lasa hernaniarrak, Eneko Sorondorekin batera, Gipuzkoako 2. mailako finala.

Gaur jokatuko du Mikel Lasa pelotari hernaniarrarak, Eneko Sorondorekin batera, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako 2. mailako finala, Iruran. Oteiza taldeko Azkoitia anaien aurka jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.  

Gipuzkoako errendimendu txapelketan ere arituko dira gaur Hernaniko pelotariak. Aratz Labaka eta Lier Zugasti 2. mailako haurrek arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute. Oierpe klubaren bisita jasoko dute, eta partidurik galdu gabe jarraitzea da hernaniarren helburua. 

Udaberri Txapelketan, aldiz, hiru bikote hernaniarren txanda izango da asteburuan: Iturbe eta Legarreta gazteek eta Urkizu eta Ortiz de Urbina seniorrek Bergararen aurka jokatuko dute gaur goizean, eta bihar Salaberria eta Labaka seniorrek Azkoitiaren aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!