Mondragonen aurka jokatuko du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00
Gaur bukatuko du Hernanik lehenengo fasea.

Faseko azken partidua izango da gaurkoa. Hernanik sailkapeneko 5,6 edo 7 postuan bukatu dezake.

Gaur bertan amaituko du Hernanik ligako lehenengo fasea. Seigarren postuan daude hernaniarrak, eta Mondragon Unibertsitatearen aurka jokatuko dute, arratsaldeko 16:15etan, Arrasaten. Gehienez ere postu bat aurreratu dezakete partidu hau irabazita, baina taldeak dagoeneko ez dauka aukerarik igoera fasera sailkatzeko. 

Multzo bakoitzeko sailkapeneko lehenengo lau taldeek igoera fasea jokatuko dute, eta azpiko lauen artekoa izango da kategoriari eusteko lehia. Hernaniren aurkariak izango dira, momentuz, Easo, DKS eta Easo Basket. Kolokan daude gainontzeko taldeak, eta jardunaldiaren amaieran jakingo da nola geratu diren multzoak. 

 

Atseden jardunaldia Mundarrorentzat

Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, indarrak hartzeko asteburua izango da hau Mundarrorentzat. Atseden hartzeko tartea izango du talde moreak. Astigartarren egoera ez da batere ona, sailkapeneko azken postuan daude, 3 garaipen eta 11 porrotekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!