Oviedoren bisita jasoko du Hernanik, bigarren itzuliko lehenengo partiduan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00
Etxean jokatuko ditu Hernanik lehenengo lau jardunaldiak.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua, Landaren. Sei jardunaldiko itzulia izango da. 

Jokoan gehiegi izan gabe hasiko du Hernanik bigarren itzulia. Oviedoren bisita jasoko dute trikoloreek, arratsaldeko 16:00etan, Landaren. Lehenengo itzulian partidu guztiak irabazi dituzte, sei jardunaldi eta sei garaipen. Gainontzeko taldeen gainetik dagoela erakutsi du Hernanik, eta eskura dute maila mantentzea. 

Gaur hasiko den itzuliari dagokionez, lehenengo lau jardunaldiak etxean jokatuko ditu Oviedo, Bera Bera, La Unica eta Gaztediren aurka. Azken bi partiduak, aldiz, Landaretik urrun izango dira; Universitario Bilbao eta Uribealdea taldeen zelaietan. Tartean atseden jardunaldi bat ere izango dute trikoloreek. 

 

Gazteek ere partidu gogorrak jokatuko dituzte

Landaren jokatuko dira jardunaldi honetako partidu guztiak. 18 urtez azpikoen taldea izango da jokatzen lehena. Universitario Bilbao taldearen bisita jasoko dute, goizeko 10:30etan. Partidu hori bukatzerakoan, 16 urtez azpikoen txanda izango da, arerio berdiñaren aurka; Universitario Bilbao taldea izango baitute aurrean, 12:00etatik aurrera. 

14 urtez azpikoen bi taldeek ere gaur bertan jokatuko dituzte partiduak. Ligako norgehiagoka izango da B taldearena; Zarautzen kontra jokatuko dute, 14:00etan. A taldeak, aldiz, lagunarteko partidua jokatuko du, 15:00etatik aurrera, Oviedoren aurka. 

Asteburu honetan atseden hartuko dute Euskal Ligako neskek, baita 23 urtez azpiko mutilek ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!