Batel ligako laugarren jardunaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00

Gaur jokatuko da IV. jardunaldia.

Pasaian jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligako IV. jardunaldia, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta. 

Joan den asteburuko jardunaldia bertan behera geratu ondoren, bueltan da Gipuzkoako Batel Liga. Laugarren jardunaldia jokatuko da gaur, Pasaiako Badian, arratsaldeko 13:00etan hasita. Estropadaren antolaketa egitea egokitu zaio Hernaniko Arraun Elkarteari. 

Erlojupekoa izango da gaurko saioa, eta 4-5 kaletara jokatuko da. Infantil mailako batelek 1000 metro osatu beharko dituzte, Promesa mailako arraunlariek 1500 metro, eta Jubenilek nahiz Abstolutuek 2000 metro osatu beharko dituzte. 

Presentzia haundia dauka Hernaniko Arraun Elkarteak aurtengo Gipuzkoako Batel Ligan. Zortzi kategoria daude guztira, eta horietatik seitan lortu du taldea sortzea Hernanik. Hamabi jardunaldi izango ditu ligak, eta apirilaren 15era arte luzatuko da lehia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!