Getxo eta Errioxa izango dituzte aurkari asteburuan, talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00

Etxean jokatuko dute Hernaniko bi talde nagusiek.

Neskek gaur jokatuko dute, arratsaldeko 18:15etan, eta mutilek bihar, 11:30etan; bi partiduak etxean dira. 

Euskal Ligako bi talde nagusiek partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte gaur eta bihar artean. Neskek, joan den asteburuan sekulako garaipena lortu zuten Gallartaren aurkako partiduan, eta oraingo honetan ere, bide berdinetik jarraitzeko, indarrez irtengo dira kantxara. Jarraipena eman nahi diote bolada onari, baina ez dituzte aurkari xamurrak edukiko, Getxoren aurka neurtu beharko baitituzte indarrak, eta talde bizkaitarra bigarren postuan doa, 19 punturekin. Gaur arratsaldeko 18:15etan izango dute partidua hernaniarrek, etxean.

Mutilak, aldiz, joan den asteburuan ezin izan zuten garaipena lortu Aretxabaletan jokatutako partiduan. Hala ere, bihar, garaipena lortzeko aukerak dituzte mutil hernaniarrek. Izan ere, Universidad La Rioja izango dute aurrez aurre, Errioxako taldea bosgarren postuan doa sailkapenean, Hernaniri bi puntu aterata. Beraz, irabazteko posibilitateak badaude. Bihar goizeko 11:30etan jokatuko dute hernaniarrek partidua, etxean, goiko kantxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!