Anje Duhalderen musikaz gozatzeko aukera gaur, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00
2021eko San Joan jaietan Hernanin eskaini zuen kontzertua, Duhaldek.

Sarrerak 10 euro balio du helduentzat, eta 18 urtetik beherakoentzat, berriz, 5 euro.

Lapurdiko abeslaria Erriberako oholtzara igoko da gaur, arratsaldeko 20:00etan. Anje Duhaldek ibilbide luzea darama musikagintzan, eta bere musikak ez du etenik. Eta horren fruitu da, kaleratu berri duen Muga bat beti hor abestia. Lapurdiko abeslariak berak sortutako musikarekin osatutakoa da azken abesti hau, Xabier Amurizaren hitzen laguntzarekin. Abestiaz gain, bideoklipa ere kaleratu du, puntako zenbait musikari bidelagun dituela. Kaleratutako abestiak norberaren mugez jarduten du. 

Gaur, beraz, astigartarrek Anje Duhalderen kantu zahar zein berriez gozatzeko aukera izango dute, Erriberan. Sarrerak 10 euro balio du helduentzat, eta 18 urtetik beherakoentzat, 5 euro. Sarrerak eskuragai daude ondorengo estekan: bibe.me.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!