Anariren emanaldi akustikoa, gaur arratsaldean, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 00:00
Ostiral arratsalde paregabea igarotzeko aukera, gaurkoan, Anarirekin.

Anariren hitzen balio poetiko eta literarioak entzuteko aukera izango dute herritar batzuk. 

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Anarik kontzertu akustikoa eskainiko du Chillida Lekun. Emozioz betetako emanaldia izango da gaurkoa, Anarik beti eskaintzen baititu kontzertu berezi bezain goxoak. Abeslari hernaniarrak, sekulako ibilbidea du musika munduan, eta oholtza gainera ere askotan igo da. Artistak, 1996garren urtean kaleratu zuen bere aurreneko diska, eta segidan etorri ziren gainontzekoak, hala nola, Habiak, Zebra, Irla izan, Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat. Beraz, gaur arratsalderako plan ederra dute batzuk: Anariren hitzen balio poetiko eta literarioak entzungo dituzte, Chillida Lekuk duen magiak lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!