Etzi ospatuko dute Hernanin, Buruntzaldeko Independentzia Eguna

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 26a, 00:00

Egun osorako egitaraua prestatu dute. Txartelak salgai daude Garinen, bazkarirako eta kontzertuetarako.

Bigarrenez ospatuko dute Buruntzaldeako Independentzia Eguna, Hernanin, larunbat honetan. Egun osorako egitaraua prestatu dute Buruntzaldeako Ernaik, Sortuk eta LAB sindikatuak, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia.

Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna, Biterin, hitzaldi batekin: Burujabetzak mugarri, independentziara bidea. Ondoren, herri bazkaria egingo dute Atsegindegin, eta Mexikortxo taldearen emanaldia izango da bazkalostean. Arratsaldean manifestazioa egingo dute, 18:00etan Plazatik abiatuta, Bidea igarriz, independentziarantz! lelopean. Eta azkenik, musikak hartuko du protagonismoa gauean: Pleura eta Arkada Social taldeek joko dute Atsegindegin, 20:30etan hasita; eta DJ Atxuak RaZin disko jartzaileak ondoren, Garin tabernan.

Bazkarirako eta gaueko kontzertuetarako txartelak salgai daude Garinen: 15 euro dira bazkaria, eta Independentzia Eguneko kamixeta ere emango dute horrekin; eta 12 euro Pleura eta Arkada Social taldeen kontzertuak. Buruntzaldeako gainerako Herriko Tabernetan ere eskuratu daitezke txartelak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!