Kerejeta eta Hernandez, azkarrenak Zumarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 25a, 00:00
Xuhar Hernandez eta Ibon Kerejeta, Zumarragako podiumean.

Ibon Kerejeta hernaniarrak irabazi zuen Goierriko Krosa, eta bigarren izan zen Xuhar Hernandez.

Hitzordu garrantzitsuak izan zituzten bailarako atletek, aurreko asteburuan. Zumarragan zuten horietako bat, Goierriko Krosa jokatu baitzen bertan igandean; eta alebin mailako bost atleta hernaniar izan ziren partehartzaileen artean. Sekulako mailan aritu ziren, eta baita saria eskuratu ere: Ibon Kerejeta hernaniarrak irabazi zuen krosa, eta bigarren izan zen Xuhar Hernandez herrikidea.

Bestalde, Donostiako belodromoan, pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutua jokatu zuten bi egunez, eta bertan aritu ziren Mikel Campos eta Peru Arregi hernaniarrak. Arregi zazpigarren izan zen 800 metroko finalean, 1:58,25 denborarekin. Camposek, berriz, 7,35 segundu egin zuen 60 metroko proban, eta 23,49 segundu 200 metrokoan, semifinaletan. Proba bakoitzean, bere txandan hirugarren eta bigarren izan zen, hurrenez hurren; baina ezin izan zuen finalera sailkatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!