Batzarra igandean, Osiñagako Auzo Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 25a, 00:00

Igande honetan egingo du urteko batzar orokorra, Osiñagako Auzo Elkarteak. Arriatzuko eskolan izango da, eguerdiko 12:00etan hasita; eta hainbat gai landuko dituzte bertan. Hasteko, aurkeztuko dute 2022 urteko balantzea: egindako lanaren balorazioa eta kontuen azalpena. Ondoren, 2023rako egutegia finkatu eta horren gainean lanean hasiko dira: jaiak, bilerak, proiektuak... Auzoaren beharrei buruz ere ariko dira, horiek Udalari bideratzeko. Eta azkenik, Auzo Elkartearen batzordeko karguen aldaketa egingo dute batzarrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!