'Ainarak' dokumentala proiektatuko dute gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 25a, 00:00
Hainbat emakume, espartingintzan.

19:00etan eskainiko dute Ritxi Lizartzaren eta Juan San Martinen lana. Doakoa izango da, baina gonbidapena eskatu behar da aldez aurretik.

Nafarroako eta Aragoiko milaka emakume gaztek zeharkatu zituzten Pirinioak neguro, Zaraitzu, Erronkari, Anso eta Echo ibarretatik Maulera iristeko, 1870 eta 1940 urteen artean. Eta Zuberoako hiriburuan, espartingintzan aritzen ziren, udaberrian berriro etxera bueltatu aurretik. Ainara deitzen zieten, txori horiek bezala migratzen zutelako.

Eta emakume haiei buruz, dokumentala egin dute Ritxi Lizartza gipuzkoarrak eta Juan San Martin nafarrak, Anne Etchegoyen abeslari baxenafar ezagunaren narrazioarekin: Ainarak. Dokumentala Hernanin eskainiko dute gaur, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Doakoa da emanaldia, baina beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapenak eskuratzea, Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!