Escape Roomerako azkeneko bi plazak libre, Hernaniko Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Irteera berezia antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, larunbat honetarako: Donostiara joango dira goizean, Mitologik Scape Roomera. Izenematea zabalik dago, baina atzo jakinarazi zutenez, bi plaza besterik ez dira geratzen. Parte hartu nahi duenak, Gaztelekuan eman behar du izena: Aristizabal 5eko egoitzan, 943 33 32 12 eta 688 823 420 telefonoetan, edota Gaztelekuaren sare sozialetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!