Bilborako autobus txartelak eskuragarri, Txili eta Goiz Argi tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Urtarrilaren 28rako, mobilizazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak, Bilbon, 'Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lemapean. Bertaratzeko autobusak jarriko dituzte Hernanitik, eta tiketak eskuragarri daude Txilin eta Goiz Argin. Arratsaldeko 16:00etan aterako da autobusa, Biteritik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!